Edukira joan
Mintzamena

B2 mintzamen-proba 2

Azterketan hiru zati daude, epaimahaiaren aurrean. Hemen bakarka praktikatuko duzu: zure ahotsa grabatuko da (gailu honetan bakarrik), eta gero entzun, irakurri eta ebaluatuko duzu.

Urduri jartzen bazara, irakurri hau lehenik

Transkripzio automatikoa Chrome eta Edge nabigatzaileetan dabil. Firefox eta Brave-n grabatu eta entzun daiteke, baina transkripziorik gabe.

1. zatia: aztertzailearen galderak

minutu 1

Satorrak galdera pertsonalak egingo dizkizu, aztertzaileak bezala. Erantzun bakoitza bizpahiru esaldikoa: ez bai edo ez hutsa.

  • Etxea eta auzoa

    Kaixo, ongi etorri. Hasteko, non bizi zara, eta zer duzu gustukoen zure auzoan?

  • Zaletasunak

    Kaixo, ongi etorri. Zer egiten duzu denbora librean?

2. zatia: gaia garatu

prestatu 10 min, hitz egin 2 min

Egoera bat eta egiteko batzuk. Eskema bat prestatu, azaldu zure ikuspegia, eta erantzun gero Satorraren galderari.

  • Haurrak eta etxeko lanak

    Azaldu zer iruditzen zaizun haurrek etxeko lanetan laguntzea, eta eman arrazoiak.

  • Hirian ala herrian bizi?

    Azaldu non nahiago duzun bizi, hirian ala herri txiki batean, eta zergatik.

3. zatia: bat-bateko elkarrizketa

2:30 bakoitzak

Irudi-fitxa bat eta egiteko bat. Satorra da zure kidea: haren txandak entzun, erantzun, eta saiatu adosten.

  • Zer kirol egin lagunekin?

    Bizikleta, Mendi-ibilaldiak, Igeriketa, Gimnasioa, Dantza, Korrika

  • Opari bat lankide bati

    Liburu bat, Bidaia bat, Afaria jatetxean, Kontzertu-sarrerak, Landare bat, Margolan-ikastaroa