Cookie-politika
Azken eguneratzea: 2026ko urriaren 20a
1. Ez dago cookierik
Euskara Satorra-k ez du cookierik erabiltzen: ez analitikakoak, ez publizitatekoak, ez hirugarrenenak. Ez dago jarraipenik, eta horregatik ez dizugu onarpen-leihorik erakusten.
2. Tokiko biltegiratzea (funtzionala)
Aplikazioak zure nabigatzailearen biltegiratze-teknologia hauek erabiltzen ditu, zuk eskatutako zerbitzua emateko soilik:
- IndexedDB («satorra» datu-basea): emaitzak, idazlanak, transkripzioak, ikasgaiak, errepaso-txartelak eta ezarpenak.
- localStorage («satorra:» gakoak): idazten edo proba bat egiten ari zarenean zirriborroak, orria freskatuz gero lana ez galtzeko.
- Cache Storage (service worker-a): orriak, audioak eta hiztegia, konexiorik gabe erabiltzeko.
Datu horiek ez dira inora bidaltzen. Funtzionamendurako ezinbestekoak direnez, LSSI-CEren 22.2 artikuluko salbuespenaren barruan daude, eta ez dute baimenik behar. Edonoiz ezabatu ditzakezu Nire datuak orrian edo nabigatzailearen ezarpenetan.
3. Letrak eta kanpoko baliabideak
Letrak eta baliabide guztiak webgune honetatik bertatik zerbitzatzen dira; ez da kanpoko zerbitzaririk kontsultatzen (ez Google Fonts, ez CDNrik). Salbuespena mintzamenaren transkripzioa da, nabigatzaileak berak egiten duena (ikus pribatutasun-politika).